Itxi

euskal alpinistak

Iñurrategi, Vallejo eta Zabalza alpinisten igoera zaildu dezakete elurteek

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Hiru euskal alpinisten helburua G-I (8.068 metro) eta G-II (8.035 metro) mendiak igotzea da, behe-kanpamentura jaitsi gabe eta ohiko ibilbidea egin gabe.

Alberti Iñurrategik, Juan Vallejok eta Mikel Zabalzak osatutako taldea. Artxiboko argazkia: EiTB

Alberto Iñurrategik, Juan Vallejok eta Mikel Zabalzak osatutako taldeak zailtasunak izan dezake espedizioarekin jarraitzeko, egunotako elurteak direla eta. Gauzak horrela, datozen orduotan bigarren kanpamentutik Gasherbrum mendietako behe-kanpamentura jaitsi litezke. Hiru euskal alpinisten helburua G-I (8.068 metro) eta G-II (8.035 metro) mendiak lotzea da.

Espedizio-taldeak jakitera eman duenez, hiru alpinistek 6.400 metrotan hartuko dute atseden astelehen honetan. Alabaina, egunotako haizeteek eta elurteek ez balute amore ematen behe-kanpamentura jaitsiko lirateke asteartean. Bertan, “erronka burutzea ahalbidetuko lukeen eguraldi hobeagoaren zain egongo lirateke”.

"Elurrak gure alde egitea espero dugu. Eguraldia gure esku ez dagoen arren funtsezkoa da erronkarekin jarraitu ahal izateko", gogoratu du Karakorum mendikatean hiru euskal alpinistekin dagoean espedizio-taldeak.

Iñurrategi, Vallejo eta Zabalza alpinisten helburua mendikate horretako bi gailurrak lotzea da, behe-kanpamentura jaitsi gabe eta ohiko ibilbidea egin gabe.

Albisteak (2)