Bost garaipen jarraian
Muguruza laurdenetan dago, Kerber bigarren aldiz garaitu ostean
Agentziak | Erredakzioa
Laurdenetan Svetlana Kuznetsova errusiarraren aurka neurtuko da. Orain arteko emakumezkoen Wimbledon tenis torneoko partidarik onena jokatu dute Garbiñek eta Angeliquek.
Garbine Muguruzak (14.a da ranking-ean) Angelique Kerber alemaniarra garaitu du astelehen honetan, eta Wimbledon tenis torneoko laurdenetan sailkatu da; bere bizitzan bigarren aldiz. Hirugarren setean hasierako 2-0 irauli behar izan du euskal jatorriko tenislariak. Partidak bi ordu eta hogei minutuko iraupena izan du, eta 4-6, 6-4 eta 6-4 markagailuarekin irabazi du Muguruzak.
2015ean Serena Williams estatubatuarraren aurkako Wimbledon finala galdu zuen Garbiñek. Alabaina, denboraldi hartan lehen aldiz garaitu zuen Kerber alemaniarra. Gauzak horrela, gaur bigarren aldiz irabaztea lortu du.
Astelehen honetako garaipena kontuan izanda, Muguruzak bost partida daramatza galdu gabe. Laurdenetan Svetlana Kuznetsova errusiarraren aurka neurtuko da, Agnieszka Radwanaska poloniarra 6-2 eta 6-4 garaitu zuena.
Garbiñeren garaipenarekin Kerberrek munduko jokalaririk onenaren postua galduko du. Simona Halep errumaniarrak lortuko luke postu hori finalerdietan irabaziz gero. Bestela, uztailaren 17an Karolina Pliskova txekiarra (bigarren txandan kanporatuta) agertuko da zerrenda horretan.
Garbiñek eta Angeliquek jokatu dute emakumezkoen Wimbledon tenis torneoko partidarik onena izan da orain arte. Alemaniarrak segurtasun handia erakutsi du pistan. Bi akats besterik ez ditu izan lehen setean, eta bakarra bigarrenean. Alabaina, Muguruzak ez du garaipena erraza izan.
Bigarren seteko hamargarren jokaldian Kerberri aurre egitea lortu du Garbiñek, bigarren aukeran. Partida hasi denetik 88 minutu igaro direnean izan da hori, baina oraindik ez zegoen argi bietako zeinek lortuko zuen laurdenetan egotea.
Corta celebración. #CuartosMañana ¿
— Garbiñe Muguruza (@GarbiMuguruza) 10 de julio de 2017
Short celebration. #QuartersTomorrow ¿@Wimbledon pic.twitter.com/cwSoDic8sT