4. jardunaldia
Asobal Liga: Arratek galdu eta San Antonioren garaipena
Erredakzioa
Amaierara heltzeko bost minuturen faltan Ademarren errenta hirukoa baino ez zen, baina puntuek ihes egin zuten azkenean. San Antoniok, bestalde, Sagunto gainditu du (30-26).
Partida ona jokatu zuen Arratek Ipuruan Ademar Leonen kontra, baina ezin izan zuen garaipena lortu (24-28). Baja ugarirekin egin zion aurre Eibarko taldeak neurketari.
10 goleko desabantaila izatera iritsi ziren, baina amaierara heltzeko bost minuturen faltan Leongoen errenta hirukoa baino ez zen. Hala ere, puntuek ihes egin zuten. Azpimarratzekoa da Petricevicen lana, zortzi gol egin zituen.
Fitxa teknikoa:
24 - Arrate: Voncina, Cid (2, 1p), Beljanski (3), Alzaga (2), Tokic, Kurilenko (2), Petricevic (8), Moyua, Romero, Arrieta, Szabo (4, 3p), Peña eta Redei (3).
28 - Reale Ademar Leon: Alamo, Carou (1), Costa (1), Buntic (5), Agirrezabalaga (1), Stranovsky (4, 3 p), Cutura (3), Losert; Montoro (2), Garcia Vega (1), Andreu (5), Krivochlykov (2), Chernov eta Ortigosa (3).
Markagailua bost minuturo: 1-3, 2-4, 6-6, 9-10, 10-13, 11-16 (atsedenaldia); 12-19, 12-22, 16-23, 19-24, 23-26 eta 24-28 (amaiera).
San Antonioren garaipena
Amaya Sport San Antoniok etxeko bolada onari eutsi dio Alser Puerto Sagunto 30-26ko markagailuarekin mendean hartuta. Erasoan astunegi jokatu dute bisitariek eta bigarren zatian goitik behera nagusitu dira nafarrak.
Fitxa teknikoa:
30 - Amaya Sport San Antonio (15+15): Lucao (Ristanovic, ps), Gedeon (5), Vargas (-), Victor (3), Eloy (2), Crowley (-), Alberto(5), Rasic (6, 2p), Humet (5), Niko (1), Sevaljevic (3), Borragann (-) eta Meoki (-).
26 - Alser Puerto Sagunto (12+14): Peg (Bruixola, ps), Serrano (5), Tarraso (3), Muiña (3), Prce (6), Latorre (-), Bauer (3), Sifre (5, 3p), Backovic (-), Fernandez (-), Djukic (1), Ruiz (-) eta Nebot (-).
Markagailua bost minuturo: 2-2, 7-4, 8-5, 10-10, 12-11, 15-12 (atsedenaldia). 18-12, 19-14, 21-16, 24-19, 27-21, 30-26 (amaiera).