Ostegunean, prentsaurrekoa
Arrate krisian dago
Erredakzioa
Jokalari zein teknikariek bizi duten egoera ekonomiko larriari buruzko xehetasunak emango dituzte eta taldearen etorkizunaz mintzatuko dira.
Arrateko jokalari eta entrenatzaileek prentsaurreko bat eskainiko dute ostegunean 13:00etatik aurrera. Agerraldi horretan klubaren egoera ekonomiko larriaren berri emango dute eta baita taldeak Asobal Ligan duen etorkizunarena ere.