Itxi

Denboralea

28 urteko gaztea hil da Donibane Lohizunen, kitesurfean ari zenean

Erredakzioa

Antza, haize bolada handi baten eraginez, eraikin baten aurka jo zuen gazteak. 15 metrotik erori eta bertan hil zen.

28 urteko gazte bat hil zen atzo Donibane Lohizunen, haizearen ondorioz, kitesurfean ari zenean. Antza, haize bolada handi baten eraginez, eraikin baten aurka jo zuen gazteak. 15 metrotik erori eta bertan hil zen.

Hildakoaren izena Adrien Monnoyeur da, gertaera ikertzen ari diren iturriek jakinarazi dutenez.