Itxi

11. jardunaldia

Asobal Liga: San Antonioren garaipen handia eta Arrateren berdineketa

Erredakzioa

Hasieratik nagusitu ziren nafarrak Torreviejaren aurka eta garrantzi handiko puntuak lortu zituzten (26-31). Gipuzkoarrek, ordea, ezin izan zuten etxean Quabit mendean hartu (23-23).

San Antoniok lau jardunaldi galdu gabe zeramatzan Torrevieja gainditu zuen atzo garaipen handia lortuz (26-31).

Hasieratik nagusi izan ziren nafarrak. 26. minutuan bakarrik lortu zuten etxekoek partida berdintzea, baina San Antoniok ez zuen amore eman.

Fitxa teknikoa:

26; BM Torrevieja (12+14): Pejanovic, Sebastian Simonet (6), Rochel (8,4p), Lykke (1), Pellitero (4), David Cuartero (-) eta Borja Fernandez (3) -hasierako taldea- Jimenez (-), Diego Esteban (1), Matias Vieyra (3).

31; Amaya Sport San Antonio (15+16): Ristanovic, Gedeon Guardiola (1), Vargas (), Urdiales (1), Eloy Gonzalez (3), Rasic (10,2p) eta Aquirrezabalaga (3) -hasierako taldea- Sevaljevic (5,1p), Borragan (1), Mindegia (2), Humet (4), Crowley (1,1p).

Markagailua: 2-4, 3-6, 5-7, 7-11, 11-12 eta 12-15, atsedenaldia, 15-17, 18-21, 19-24, 20-27, 22-29 eta 26-31.

Arrateren berdinketa

Azken bi minutuetan ihes egin zion garaipenak Arrateri Quabiten aurkako partidan. Neurketa garrantzitsua zen salbazio lortzekoa bidean eta Sergio Vallesek berdinketaren gola lortu zuen amaierarako hiru segundaren faltan.

Gipuzkoarrak sailkapen nagusiko 13. postuan dira 6 punturekin.

Fitxa teknikoa:

23 - J.D. Arrate Voncina; Sergio Cid (3), Beljanski (4), Berrios (3), Redei (4), Tokic (-), Petricevic (-) -hasierako taldea- Moyua (p.s.), Iker Romero (-), Petricheev (1), Arrieta (-), Alzaga (-), Szabo (-) eta Kurilenko (8).

23 - Quabit Guadalajara: Jorge Oliva; Reig (6, 3 p), Fontela (2), Javier Suarez (-), Epeldegui (-), Novica Rudovic (6), Demovic (2) -hasierako taldea- Jorge Gomez (p.s.), Beret (-), Gasparin (1), Mikel Redondo (1), Agustin Vidal (-), De la Salud (2) eta Valles (3).

Markagailua bost minuturo: 1-1, 4-2, 6-5, 8-7, 10-9 eta 13-10 (atsedenaldia) 16-11, 18-14, 19-17, 22-18, 22-20 eta 23-23 (amaiera.)