Itxi

Munduko eskubaloi txapelketa

Islandia eta Polonia, lautik lau

Erredakzioa

Suediak, bestalde, 22-27 galdu zuen Argentinaren aurka eta aurreneko porrota jaso zuen "bere" txapelketan.

Islandia eta Poloniako selekzioek euren laugarren garaipena batu dute Suedian jokatzen ari den Munduko eskubaloi txapelketan. Islandiak Austria gainditu zuen (23-26) eta Poloniak Hegokorea (20-25). Islandakoek dena irabazi dute eta B multzoko lidergoan dira.
Multzo berean Hungariak irabazi zuen ere. Japonia 24-18 markagailuarekin hartu zuten mendean. Norvegia Brasilen aurka nagusitu zen (26-25).

Suediak, bestalde, 22-27 galdu zuen Argentinaren aurka eta aurreneko porrota jaso zuen "bere" txapelketan. Txilek eta Eslovakiak berdindu zuten 29-29.

Albisteak (4)