Itxi

Bigarren fasea

Suedia 2011: Espainiak 32-27 irabazi dio Norbegiari

Erredakzioa

Valero Riveraren mutilek ondo kontrolatu dute norgehiagoka eta garaipen garrantzitsua eskuratu dute.

Espainiko eskubaloiko selekzioak bost goleko aldearekin gainidtu du Norbegiako selekzioa (32-27). Valero Riverak zuzendutako taldea nagusi izan da partida osoa zehar eta markagailua ederki kontrolatu du Espainiak une beroetan. Garaipen honekin espainiarrek lau puntu lortu dituzte eta sendo mantentzen dira bigarren fasean. Hurrengo aurkariak Islandia eta Hungaria izango dira.

- Fitxa teknikoa:

32 - Espainia: Hombrados; Rocas (2), Gurbindo (3), Garabaya (1), Ugalde (3), Alberto Entrerrios (1), Chema Rodriguez (1), Sterbik (ps), Roberto Garcia (2), Maqueda (-), Raul Entrerrios (3), Cañellas (3), Viran Morros (1), Romero (7, 5p), Juanin Garcia (1) eta Aguinagalde (4)

27 - Norbegia: Ege; Rambo (4), Mamelund (2), Lund (2), Kjelling (-), Tvedten (5), Myrhol (8), Erevik (ps), Hippe (-), Loke (-), Bjornsen (-), Hansen (6), Samdahl (-), Skoglund (-), Koren (-) eta Tangen (-).

Markagailua bost minuturo: 3-3, 4-4, 7-5, 12-7, 14-10 eta 15-12 (Atsedenaldia). 17-12, 19-13, 22-14, 25-18, 29-21 eta 32-27 (Amaiera)

Albisteak (2)