Itxi

Munduko eskubaloi txapelketa

Danimarka-Espainia eta Suedia-Frantzia, finalerdietan

Erredakzioa

Finala igandean jokatuko da 17:30etik aurrera eta brontzezko domina lortzeko norgehiagoka 14:30ean izango da.

Danimarka-Espainia eta Suedia-Frantzia dira Munduko eskubaloi txapelketako finalerdiak. Espainiarrak, Hungaria 30-24 mendean hartu zuten arren, I. multzoko bigarren postuan sailkatu dira eta Danimarka izango dute aurkari ostiralean Kristianstaden (20:30).

Frantziak Islandia gainditu zuen (34-28) eta, ostiralean ere, Suediaren aurka neurtu beharko ditu indarrak Malmoen (18:00).

Finala igandean jokatuko da 17:30etik aurrera eta brontzezko domina lortzeko norgehiagoka 14:30ean izango da.


Albisteak (2)