Asobal
Amaya San Antonio-Fraikin Granollers (27-29): Erraztasun gehiegi
Erredakzioa
Nafarrek lehenengo zati txarra egin zuten eta zailtasun gehiegi eman zizkioten talde katalanari. Arratek ondo jokatu zuen Ciudad Realen aurka, baina ezin izan zuen garaipena lortu (25-31).
Fraikin&' || 'nbsp;Granollersek 27-29 irabazi zion&' || 'nbsp;AMAYA&' || 'nbsp;Sport San&' || 'nbsp;Antoniori Asobal&' || 'nbsp;Ligako 18. jardunaldia ireki zuen neurketan.
Valles eskualdekoek Ivan&' || 'nbsp;Nikcevic izan zuten izar nagusia. Hegaleko ezkeriarrak bost gol egin zituen eta gainera, lasaitasunaren gola egin zuen, markagailuak 27-28koa erakusten zuenean.
Nafarrak gaizki aritu ziren lehenengo zatian eta hobeto aritu ziren bigarrenean, 42. minutuan markagailua berdinduz (20-20).&' || 'nbsp;Ondoren, baina,&' || 'nbsp;Granollersek erritmoa bizitu eta garaipena erdietsi zuen.
Arratek partida ona jokatu zuen Ciudad Realen kontra, baina ezin izan zuen garaipena eskuratu (25-31). Azken minutuetan dena eman zuten bisitariek Arrateri garaipenak ihes egin zion.