Itxi

Errege Kopa

Amaya Sport-Ciudad Real, (30-36): San Antonio, Kopatik at

Erredakzioa

Final-laurdenetan galdu du talde nafarrak. Lehen zatian erabakita geratu zen norgehiagoka.

Ciudad Realek Errege Kopako finalerdietarako txartela lortu zuen final-laurdenetan Amaya Sport San Antoniori 30-36 irabazita. Fraikin Granollersen aurka jokatuko dute finalerdia.

Partida erabakita geratu zen lehen zatian. Atsedenaldira zortzi goleko desabantailarekin iritsi zen talde nafarra (12-20) eta bigarren zatian ezinezkoa izan zitzaien markagailuari buelta ematea.

Fitxa teknikoa:

30 - Amaya Sport San Antonio:
Lucau, Alberto Aguirrezabalaga (2), Eloy Gonzalez (4), Gedeon Guardiola (2), Vargas, Sevaljevic (5,2p), Santi Urdiales (3), Ristanovic (oa), Mindegia (1), Borragan (1), Rasic (2), Víctor Alvarez (5), Meoki (3) eta Crowley (2).

36 - Renovalia Ciudad Real: Sterbik, Källman (6), Jurkiewicz (6), Chema Rodriguez (1), Lazarov (7), Julen Aginagalde (3), Abalo (3), Hombrados (oa), Viran Morros (1), Isaias Guardiola (2), Cañellas (4), García Parrondo (2p), Davis eta Shevelev (1).

Markagailua bost minuturo: 3-3, 3-6, 7-10, 7-14, 10-17, 12-20 (atsedenaldia); 15-23, 18-25, 22-29, 24-32, 27-34 eta 30-36.