Titulua oso gertu izan dute
Itxako sari gabe gelditu da Txapeldunen Ligan
Erredakzioa
Larvikek Norbegian lortutako bi golen aldea ezin izan du gainditu talde nafarrak, etxean garaipena lortu arren (25-24).
Itxako Reyno de Navarrak ezin izan du denboraldiko sari handia eskuratu, Txapeldunen Liga, Larviken aurka galdu eta gero. Norbegiarrek 2 goleko abantaila lortu zuten joaneko norgehiagokan (23-21) eta nafarrek ezin izan dute markagailua etxean irauli (25-24).
- Fitxa teknikoa:
25 - Itxako Reyno de Navarra (10+15): Navarro (Stefani, ps), Barno (-), Martín (10, 4p), Begoña Fernandez (1), Pinedo (-), Barbosa (2), Turey (6, 3p), Soit (2), Macarena Aguilar (2), Pena (1), Tervel (-), Egozkue (1) eta Alonso (-).
24 - Larvik (11+13): Leganger (Rantala, ps), Larsen (4), Riegelhuth (3), Sulland (10, 8p), Loke (-), Hammerseng (2), Johansen (3), Breivang (1), Mork (1), Breistol (-) eta Rustad (-).
Markagailua bost minuturo: 1-3, 2-6, 3-7, 5-10, 7-11, 10-11 (atsedenaldia). 12-14, 13-16, 15-17, 17-20, 21-22, 25-24 (amaiera).