Kiroljokoa
Realak Lehen Maila mantendu nahi du
Erredakzioa
Txuriurdinek Getaferekin berdintzea nahikoa dute Lehen Mailan jarraitzeko. Zaletu guztiak taldearekin daude eta apustuek ere emaitza ona lortu eta maila mantentzea ospatuko dela aurreikusten dute.
Ligako azken jardunaldia iritsi da eta Realak azken minutura arte sufritu beharko du larunbatean Anoetan jokatuko duen Getaferen aurkako partiduan. Lasarteren mutilek puntu bakarra behar dute baina talde madrildarra ere larri dator, beraz, lana ez da erraza izango. Hala ere, Reala faborito da, Kiroljokoako apustulariek %43ko aukera ematen diote garaipena lortzeko eta %27ak beharrezko puntua lortuko duela uste du.
Athleticek, Europan egongo dela dagoeneko ziurtatuta, azken garaipena lortu nahi du, seigarren postua mantendu edo bostgarrena lortzeko, izan ere, zazpigarren postuan gelditzen bada Euroa Leagueko aurreko fasea jokatu beharko du. Caparrosen mutilek jokoan ezer ez duen Racing bisitatuko dute, baina talde bien arteko norgehiagokak partiduan lehia handia ikusiko dela ziurtatzen du. Kiroljokoako apustulariek %41eko aukera ematen dute Athleticen garaipenari eta %27 berdinketari.
Eskuz Banakako txapelketa
Txapelketa finalerdietan sartzen da eta larunbatean Xala eta Idoate izango dira aurrez aurre Iruñako Labrit frontoian. Kiroljokoako apustuen aurreikuspenen arabera, Iparraldekoak finalera pasatzeko %61eko aukera du. Beste finalerdia datorren astean jokatuko da Donostiako Atanon, non Olaizola II eta Bengoetxea VI lehiatuko diren. Momentuz, Kiroljokoako apustulariek Olaizola II.ari ematen diote partidua irabazteko %59ko aukera.