Itxi

Heriotza

Gorka Reizabal kazetaria hil da

eitb.eus

Leer en Castellano

Hainbat komunikabidetan egin zuen lan, tartean ETBn, eta arraunari eta Realari buruzko informazioa landu zuen gehienbat.

Gorka Reizabal. Argazkia: ETBren bideo batetik ateratako irudia

Gorka Reizabal kazetari gipuzkoarra hil da astearte honetan, 67 urte zituela.

Donostian jaio zen, 1952an, eta ibilbide profesional luzea izan zuen komunikabideetan, bai idatzizko hedabideetan (Diario Vasco, Zeruko Argia, Egin, El Mundo del País Vasco eta Deia, besteak beste), bai irratian (Donostiako SER katea). Euskal Telebistatik ere igaro zen, eta ETB2ko 'El Derby' saioa aurkeztu zuen bertan, Patxi Alonsorekin batera, 1990eko hamarkadan.

'Pato' ezizenez ezaguna zenak asko maite zuen arraun mundua, eta Realaren jarraitzaile sutsua zen. Hain zuzen ere, bi gai horiek jorratzen eman zuen bere ibilbide profesional gehiena.