GUERRERAS IBERDROLA LIGA
Bera Berak garaiezin jarraitzen du eta BM Zuazok bolada txarra gainditu du
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Gipuzkoarrek lehen postua ziurtatu dute txapelketaren bederatzigarren jardunaldian, Rocasa KH 21-32 garaituta, eta bizkaitarrek 26-25 menderatu dute Alcobendas.
Super Amara Bera Berak hirugarren garaipena jarraian lortu du txapelketaren bederatzigarren jardunaldian, Rocasa KH taldearen kontra azkena (21-32), eta sailkapeneko lehen postua ziurtatu du horrela. Izan ere, Gipuzkoako taldeak BMC Gijón taldeak baino lau puntu gehiago ditu, Asturiaskoak azken partida berdindu eta gero. Donostiako neskek azken bost partidetatik lau irabazi dituzte eta berdinduta bukatu dute bestea.
BM Zuazok, bere aldetik, Alcobendas garaitu du asteburuan (26-25). Bizkaitarrek bolada txarra gainditu dute horrela, azken lau partidak galdu baitituzte, eta hamargarren postuan daude orain sailkapenean.
9. JARDUNALDIA
BM Zuazo 26-25 Alcobendas
At. Guardés 23-23 BMC Gijón
Málaga 30-29 Porriño
Rocasa KH 21-32 Bera Bera
Valladolid 18-21 Elx Mustang
S. Tenerife 31-32 Granollers