Itxi

Hamburgoko Sari Nagusia 2011

Boasson Hagenek irabazi du Vattenfall Cyclassics

Erredakzioa

Sky taldeko txirrindulariak esprintean eraman du 2011ko Hamburgoko Sari Nagusia.

Edvald Boasson Hagenek irabazi du Hamburgoko Sari Nagusia. Argazkia: EFE

Sky taldeko txirrindularia Edvald Boasson Hagen norbegiarrak irabazi du Vattenfall Cyclassics lasterketa. Esprintean nagusitu da eta 2011ko Hamburgoko Sari Nagusia irabazi du.

Boasson Hagen bere taldeak, Skyk, egindako lan onaz baliatu da eta ez du kale egin azken metroetan. Esprintean nagusitu zaie Gerald Cioleki (bigarren) eta Borut Bozici (hirugarren).

Sailkapena:

1 Edvald BOASSON HAGEN SKY 4:49:39
2 Gerald CIOLEK QST + 0
3 Borut BOZIC VCD + 0
4 Simone PONZI LIQ + 0
5 Jose Joaquin ROJAS GIL MOV + 0
6 Jurgen ROELANDTS OLO + 0
7 Simon CLARKE AST + 0
8 Manuel Antonio Leal CARDOSO RSH + 0
9 Grega BOLE LAM + 0
10 Michel KREDER GRM + 0