Hirvonenek lasterketa utzita
Sebastien Loeb, Rallyetako munduko txapeldun, zortzigarren aldiz
Erredakzioa
Mikko Hirvonenek (Ford) Britainia Handiko lasterketa utzi behar izan du istripu bategatik eta horrek matematikoki garaipena eman dio Citroeneko gidari frantziarrari.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Sebastien Loeb (Citroen) izendatu da ostiral honetan zortzigarren aldiz rallyetako munduko txapeldun. Britainia Hanidko Rallyan lortu du titulua bere aurkari gogorrena izan den Mikko Hirvonen (Ford) finlandiarrak lasterketa utzi behar izan duelako.
Hirvonenek lasterketa utzi du istripu bategatik eta honek titulua eman dio Loebi nahiz eta Britainia Handiko proba oraindik ez den bukatu.