Itxi

'Trasantartika'

Muturreko hotza: 45 gradu zero azpitik

ERREDAKZIOA

Hotz galanta ari dira pairatzen Alberto Iñurrategi, Juan Vallejo eta Mikel Zabalza. Temperatura 45 gradu zero azpikoa da.

Juan Vallejo. Argazkia: BAT Basque Team.

Kometak zabaldu eta gero hasi dira 'kometeatzen' espedizionarioak. Haize ahulegia dute eta horregatik astiro doaz. Gutxienez 15 kilometro orduko haize boladak behar dituzte hain astunak diren lerak mugitzeko.

Hiru mendizalek bidea zabaltzen ari dira Novozalevskayako basetik Hercules Badiaraino, Hego Polotik igaroz.

Larunbatean, orain arteko distantziarik luzeena egitea lortu zuten, 72 kilometro eskien gainean, kometen indarra baliatuz. Baina igandean, haizea desagertu eta berriz ere lerak 10 kilometroz arrastaka eraman behar izan zituzten.

Kontinente izoztuan egin beharreko sarrera da zailena. Hotz handia dago eta horren ondorioz, esfortsu ikaragarria egin bahar dute Alberto Iñurrategik, Juan Vallejok eta Mikel Zabalzak. Abenduaren 4an, 45 gradu zero azpitik pairatui zituzten Lurreko hegoaldeko muturrean.

Albisteak (3)