Juan Vallejoren kronika
Transantartika 2011: 'Haizearen zain jarraitzen dugu'
Erredakzioa
Azkenengo jardunaldian 40 kilometro egin ditu espedizioak eta atsedena hartzeko aprobetxatu dute kideek. Espedizioa hasi zutenetik hilabete bat igaro da.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Alberto Iñurrategik, Juan Vallejok eta Mikel Zabalzak haizeen zain jarraitzen dute hego poloa helburu dutelarik. Atsedena hartzeko denbora gehiago izan du espedizioak eta Juan Vallejok kronika bat bidali egin du. "Orain gutxienez helburua lortzeko itxaropenak ditugu" azaldu du Vallejok.
Espedizioak orain dela hilabete bat hasi zuen ibilbidea eta gora-behera handiak izan dira, batez ere, haizea protagonista izan delarik. Guztira 1.053 kilometro egin dituzte espedizioko kideek eta "benetako haizeen zain" daudela argi utzi dute, ibilbidean aurrerapuso garrantzitsua emateko.