Itxi

Miribillan

Bilboko Mastersa: Azken faseko norgehiagokak hasiko dira

Erredakzioa

Almagro-Fornell, Verdasco-Simon, Feliciano-Granollers eta Ferrer-Olaso izango dira partidak. Jarrai ezazu txapelketa ETB-n eta eitb.com-en zuzenean 15:00etatik aurrera.

Argazkia: EFE

Fernando Verdascok eta Marcel Granollersek Tommy Robredoren eta Raonicen lekua hartuko dute txapelketan eta azken faseko neurketak erabakita gelditu dira zozketaz. 15:00etan, Nicolas Almagrok eta Marc Fornellek azken faseko aurreneko partida jokatuko dute. Fornellek lehenenfo fasea gainditu egin du atzo Andoni Vivanco bilbotarra 6-4, 1-6 eta 6-3 gaindituta. Ondoren, Fernando Verdasco eta Gilles Simon frantziarra arituko dira nor baino nor.

18:00etan, Feliciano Lopezek eta Marcel Granollersek jokatuko dute eta jardunaldiko azkenenego neurketa David Ferrer-Guillermo Olaso izango da. Olaso bilbotarrak Jose Checa 3-6, 7-5 eta 6-1 gainditu zuen aurreneko faseko azkeneko partidan.


Albisteak (3)

Informazio gehiago (1)