Lasterketa klasikoa
Behobia Donostia lasterketa, 2012ko Urrezko Danborra
Erredakzioa
Urtarrilaren 20an jasoko du lasterketa klasikoak saria. Donostiako Udalak, lasterketari Urrezko Danborra 'merezita' emango diola adierazi du.
Behobia Donostia lasterketari emango dio Donostiako Udalak 2012ko Urrezko Danborra. Lasterketa klasikoak urtero milaka pertsona batzen ditu eta Donostia Turismok gaur guztien adostasunez saria ematea onartu du. Donostiako udalbatzak baietza eman beharko dio, baina ohituraz beti adostasuna izaten da.
Donostiaren irudia hobetzen eta hiriaren ikuspegi ezberdina emateagatik beste hautagai batzuek gainditu ditu Behobia Donostia lasterketak.
"Hirira nazioarteko eta etxeko atletak erakartzeko gaitasunak eta kirol munduarekin lotzeak nabarmentasuna ematen diote Donostiari" adierazi du Donostia Turismok.