Itxi

ERRUSIA-UKRAINA GATAZKA

Zer ondorio ari da izaten Ukrainako gerra kirolean?

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Errusiaren eta Ukrainaren arteko gatazka belikoa eragina izaten ari da kirolean. Ondorio nabarmenenak biltzen ditugu albiste honetan.

Errusiako Sari Nagusia. Artxiboko argazkia: EFE

Martxoak 5

> Haas etxeak bere babesle nagusiarekin eta Nikita Mazepin errusiarrarekin dituen kontratuak bertan behera uztea erabaki du.

Bat Formulako Haas etxeak amaitutzat eman ditu Nikita Mazepin gidari errusiarrarekin eta Uralkal babesle nagusiarekin zituen kontratuak, Errusiak Ukrainari egindako erasoaren ondorioz.

"Haas F1 Teamek Uralkai babeslearekin eta Nikita Mazepin gidariarekin dituen kontratuak berehala bertan behera uztea erabaki du", iragarri du Haas etxeak bere sare sozialetan.

Halaber, ohar berean, Ukrainako inbasioak "tristura eta harridura" eragin diela adierazi dute, "Bat Formulako kide guztiei bezala". "Gatazka modu baketsuan konpontzea espero dugi", gaineratu dute.

Martxoak 4

> Pavel Sivakov (INEOS) txirrindulari errusiarrak nazionalitatea aldatu du eta frantziar gisa lehiatuko da

Pavel Sivakov INEOS taldeko txirrindulari errusiarra frantziar gisa lehiatuko da aurrerantzean, Nazioarteko Txirrindularitza Batasunak (UCI) onartu egin baitio eskatu zuen nazionalitate aldaketa.

"Asteazken honetan, 2022ko martxoaren 2an, UCIk ofizialki onartu du Pavel Sivakoven nazionalitate aldaketa. Orain, horri esker, Pavelek Frantziako banderapean korritu ahal izango du ekitaldi nazionaletan, Munduko Txapelketetan eta Olinpiar Jokoetan ", adierazi du INEOSek ohar batean.

Martxoak 3

> Errusiak eta Bielorrusiak Beijingek jokoetan parte hartzea debekatzea erabaki du azkenik Nazioarteko Batzorde Paralinpikoak

Nazioarteko Batzorde Parainpikoak ez du Erruasiak eta Bielorrusiak Neguko Olinpiar Jokoetan parte hartzea baimenduko, beste herrialde batzuek bertan "ez parte hartzeko egindako mehatxuak" ikusita. Hori dela eta, Batzordeak iritziz aldatu du 24 ordutan. Neguko Olinpiar Jokoak ostiral honetan hasiko dira.

Martxoak 2

> Abramovich errusiarrak Chelsea salgai jarri du "egungo egoeragatik"

Chelseako jabeak, Roman Abramovich errusiarrak, 'Blue' kluba salgai jarri duela iragarri du asteazken honetan, gutun publiko baten bidez, Ukrainako gerraren inguruko "egungo egoera" dela eta. Edozein eskaintza ez duela onartuko jakinarazi du. Horrez gain, inbasioaren biktimei laguntzeko fundazio bat sortzea erabaki du.

> FIBAk bertan behera utzi du Errusiaren hautagaitza 2025eko Europako txapelketarako

Nazioarteko Saskibaloi Federazioko (FIBA) batzorde exekutiboak asteazken honetako bileran erabaki du Errusiaren hautagaitza bertan behera uztea 2025eko EuroBasketerako. Errusia Europako Txapelketa antolatzeko hautagaien zerrendako sei herrialdeetako bat zen, Zipre, Finlandia, Hungaria, Letonia eta Ukrainarekin batera.

Martxoak 1

> UCIk Errusia eta Bielorrusia kanporatu ditu UCI World Tourreko egutegitik

Errusiako eta Bielorrusiako talde nazionalek, ezta haien selekzio nazionalek ere, ezin izango dute UCIren nazioarteko egutegiko ekitaldietan parte hartu. Federazioko zuzendaritza batzordearen erabakia izan da, Ukrainak Errusiaren inbasio militarra dela eta.

Bestalde, zuzendaritza batzordeak Errusiako eta Bielorrusiako talde guztiei UCI kategoria kentzea erabaki du. Erabaki horrek, adibidez, "UCI" Pro Team Kontinental kategoriako Gazprom taldeari eragiten dio.

Otsailak 28

> FIFAk eta UEFAk lehiaketa guztietatik kanpo utzi dituzte Errusiako selekzioak eta taldeak

FIFAk eta UEFAk lehiaketa guztietatik kanpo utzi dituzte Errusiako selekzioak eta klubak, epemugarik zehaztu gabe. FIFAk eta UEFAk beren ebazpena publiko egin aurretik, Nazioarteko Batzorde Olinpikoak Errusiako eta Bielorrusiako kirolarien parte-hartzea ekiditeko neurriak hartzeko deia egin die munduko federazioei eta lehiaketen antolatzaileei.

Otsailak 26

> CSKA Mosku taldea utzi du Shengeliak, Ukrainako inbasioa salatzeko

Tornike Shengelia ala-pibotak, Ukrainako inbasioa salatzeko, Moskuko CSKA taldea utzi duela baieztatu du Georgiako Commersant hedabideak.

> Poloniak baztertu egin du Errusiarekin Qatarreko Munduko Txapelketarako kanporaketa jokatzea

Cezary Kulesza Poloniako Futbol Federazioko (PZPN) presidenteak larunbat honetan iragarri duenez, Poloniako selekzioak ez du 2022ko Qatarreko Munduko Txapelketara sailkatu ahal izateko Errusiaren aurkako kanporaketa jokatuko. Erabaki horrek, besteak beste, Robert Lewandowskiren babesa jaso du.

Poloniak eta Errusiak datorren martxoaren 24an jokatu behar dituzte bigarren aukerako finalerdiak. Ondoren, kanporaketa horren iabazleak, martxoaren 29an, Suediaren eta Txekiar Errepublikaren arteko beste kanporaketako irabazlearen aurka jokatu beharko du Qatarren nor egongo den jakiteko.

Otsailak 25

> 1 Formulak bertan behera utzi du Errusiako Sari Nagusia

1 Formulak, FIArekin eta Munduko Txapelketan parte hartuko duten taldeekin batera, irailaren amaieran Sotxiko zirkuituan jokatu behar zen Errusiako Sari Nagusia bertan behera uztea erabaki du, Errusiak Ukrainan abiatutako inbasioaren.

> Manchester Unitedek Aeroflot airelinearekin zuen akordioa bertan behera utzi du

Manchester Unitedek amaitutzat jo du Errusiako Aeroflot airelinearekin zeukan babesletza kontratua.

Aeroflot Ingalaterrako taldearen airelinea ofiziala izan da 2013tik, eta hura erabili izan dute Europako partidetara hegan egiteko. Hala ere, aste honetan, Atletico Madrilen aurka jokatzeko, beste airelinea batekin egin zuten hegan.

> UEFAk Parisera aldatu du San Petersburgon jokatzekoa zen Txapeldunen Ligako finala

UEFAk erabaki du San Petersburgok ez hartzea Txapeldunen Ligako hurrengo finala maiatzaren 28an, Errusiak Ukraina inbaditu eta gero. Hartara, partida Parisen jokatuko da, Saint-Denisen, Frantziako estadioan, 21:00etan.

Otsailak 24

> Schalkek Errusiako Gazprom partzuergoaren publizitatea kendu du

Schalke 04 Alemaniako bigarren mailako taldeak ostegun honetan iragarri du Errusiako Gazprom gas partzuergoaren publizitatea kenduko duela bere kamisetatik.

Babesletza-kontratua 2025era arte egon behar zuen da indarrean, eta urtean 9 milioi euroko ordainketak aurreikusten zituen futbol taldearentzat, 15 milioira igoko liratekeenak lehen mailara igoz gero.

> Bertan behera utzi dituzte Bartzelonak eta Baskoniak aste honetan Euroligan aurkari errusiarren aurka jokatzekoak ziren partidak

Euroligak ostegun honetan jakinarazi du Bitci Baskonia - Unics Kazan, Zenit de San Petersburgo - Barça eta Bayern Munich - CSKA Mosku partidak bertan behera geratuko direla.

> Boxeoko Euskal Selekzioak beste aurkari bat bilatuko du, Ukraina baztertu ondoren

Ukrainako gerrak ere eragina izan du Euskal Selekzioaren eta Ukrainaren arteko boxeo eta kickboxingeko nazioarteko topaketan. Ekitaldia martxoaren 26rako dago aurreikusita, Miribillako Bilbao Arenan, baina euskal federazioak baztertu egin du Ukrainako boxeolari horien presentzia gatazka belikoagatik.

Albisteak (2)

Informazio gehiago (1)