Itxi

IZENBURU NAGUSIAK

Albiste izango dira: Harrera instituzionala Alavesi, BiziTour jaia Bilbon eta Errefuxiatuen Mundu Eguna

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.

Alavesen zaleak igoera ospatzen. EFE

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, ekainak 20, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Harrera instituzionala Alavesi: Gasteizko Udaleko eta Arabako erakunde nagusietako ordezkariek harrera egingo diote gaur, 13:30ean, Alaves futbol taldeari, horrek Lehen Mailara igotzea lortu berritan. Ekitaldia Gasteizko udaletxean egingo dute. Atzo arratsaldean zaleek egin zioten ongietorria talde babazorroari, Andre Maria Zuriaren plaza lepo beteta. 

- BiziTour jaiaren aurkezpena Bilbon: Frantziako Tourra EAEtik abiatuko dela baliatuta, bizikletaren jaia ospatuko dute ekainaren 25ean Bilboko Areatzan, 12:00etatik aurrera. Gaur aurkeztuko dituzte jaiaren ekitaldiak: asmoa da bizikletaz jai giroan gozatzea, eta ibilbideak, tailerrak, jolasak, erakusketak eta bestelako jarduerak antolatu dituzte. 

- Errefuxiatuen Mundu Eguna: Nazioarteko efemeridea tarteko, hainbat mobilizazio eta ekitaldi antolatu dituzte EAEn. ACNUR agentziaren ekimenez, hainbat artistak agerraldia egingo dute Itsas Museoan. Halaber, Loturak harrera programaren inguruko jardunaldi batzuetan parte hartuko dute Nerea Melgosa Jaurlaritzako sailburuak eta Xabier Legarreta Migrazio eta Asilo zuzendariak. Azkenik, 19:00etan, gizarte taldeek manifestazioa egingo dute Bilboko Moyua plazan.