Itxi

San Miguel Liga

Hondarribiak irabazi du denboraldiko azken Bandera

Erredakzioa

'Ama Guadalupekoa'k lortu du garaipena El Corte Ingles Banderan. Kaiku San Miguel Ligako txapeldun izendatu zen larunbatean, eta bigarren izan da 3,48 segundora.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Hondarribiak irabazi du XXXVIII. El Corte Ingles Bandera,  2012ko San Miguel Ligako azkena. 'Ama Guadalupekoa' izan da nagusi Portugaleteko uretan. Kaiku larunbatean izendatu zen San Miguel Ligako txapeldun, eta igande honetan bigarren izan da. Hondarribiak 3,48 segundo atera dizkio Kaikuri.

Tiran izan da hirugarren irabazlearengandik 6,06 segundora, eta laugarren postua San Pedrorentzat izan da. San Pedro Hondarribiarengandik 33,92 segundora iritsi da. Kaikuk Portugaleten jaso du txapeldunaren garaikurra.

XXXVIII. El Corte Ingles Banderako sailkapena:

1 Hondarribia Orsa 19:20,10
2 Kaiku Ambilamp 19:23,58
3 Tiran Pereira 19:26,16
4 San Pedro Ecolmare 19:54,02
5 Castro 19:58,54
6 Astillero 20:03,70
7 Urdaibai Umpro Avia 20:04,48
8 San Juan Iberdrola 20:08,38

San Miguel Ligako sailkapen nagusia:

1 Kaiku Ambilamp 188 puntu
2 Hondarribia Orsa 176
3 Urdaibai Umpro Avia 157
4 Tiran Pereira 152
5 San Pedro Ecolmare 138
6 San Juan Iberdrola 125
7 Castro 84
8 Astillero 81
9 Portugalete Eulen 64
10 Pedreña 62
11 Zumaia Altuna y Uria 48
12 Zierbena Bahías Bizkaia 30

Albisteak (3)

Bideoak (1)