Itxi

Paris 2024

Horrelakoa euskal kirolarien jardunaldia uztailaren 27an, larunbata

Agentziak | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Parisko 2024ko Olinpiar Jokoetan ari diren euskal kirolarien parte-hartzearen eguneko laburpena.

Maialen Chourraut Argazkia: EFE

SURFA

Nadia Erostarbek garaipen handia lortu du 7. txanda irabazita, eta 3. kanporaketarako txartela ziurtatu du 13,83 puntu eskuratuta.
Erostarbek atzean utzi ditu Saffi Vette zeelandaberritarra (7,50 puntu) eta Yang Siqi txinatarra (5,40 puntu).

Euskal kirolariak 8,33ko nota lortu du bere olaturik onenean, bigarrenean.

Nadia Erastorbe

PIRAGUISMOA

Maialen Chourrautek, egungo txapeldunorde olinpikoak, K1eko finalerdietarako txartela lortu du jardunaldiko 11. denborarik onena eginda bigarren olatuan, lehenengoan 19. postuan bukatu baitu.

Euskal palista beteranoak bere laugarren domina lortu nahi du, 2012an Londresen brontzea eta 2016an Rio de Janeiron urrea lortu ondoren. Oraindik ere badu aukerarik igandean laugarren domina olinpikoa jarraian irabazteko.

Maialen Chourraut

BOXEOA

Oier Ibarretxe boxeolaria Parisko Olinpiar Jokoetatik kanpo geratu da bere estreinaldian Bazarav Uulu Mukhammedsabyr kazakhstandarraren aurka galduta, borroka puntuatu duten bost epaileek aho batez erabakita.

Hasieratik dena kontra zuela, Mukhammedsabyr Ibarretxeren saiakerak kontrolatzera mugatu da, azken txanda ere bereganatuta bere aldeko 5-0ekoa berresteko (lau 30-27 eta 29-28 bat).

Oier Ibarretxe

SURFA

Joan Duru surflaria txapelketako hirugarren kanporaketarako sailkatu da Teahupo'on, Tahitin. Duruk lehen postuan bukatu du bere txanda. Baionan jaiotako surflaria zuzenean igaro da hirugarren txandara, 13,84ko puntuazioari esker. Olaturik onenak 7,67 puntu eman dizkio, eta hurrengo kanporaketarako txartela.

Bestalde, Andy Criere bigarren aukeraketan lehiatu beharko da, 12 punturekin bukatu ondoren. Olaturik onenak 8,5 puntu eman dizkio.

TXIRRINDULARITZA

Munduko txapeldun baten erakustaldi propioarekin, Remco Evenepoel belgikarrak bere faborito izaera baliatu du erlojupekoan nagusitu eta txapeldun olinpiko bihurtzeko Parisen jokatu den 32,4 kilometroko proban. Euri-jasak markatu du proba, eta Oier Lazkano gasteiztarrak 26. postuan bukatu du.

Evenepoelek beste lorpen handi bat gehitu du bere palmaresean. 36 minutu eta 12 segundoko denborarekin nagusitu da, orduko batez beste 53,114 kilometroko abiadura lortuta, eta 14 segundora sailkatu da Filippo Ganna italiarra eta 25era Wout van Aert herrikidea.

Oier Lazkano

ARRAUNA

Virginia Diaz arraunlariak final-laurdenetarako txartela lortu du Parisko Olinpiar Jokoetan, Vaires-sur-Marnen jokatutako proban.

BAT Basque Teameko kirolariak ondo kontrolatu du bere seriea, erlojuaren aurka bigarren denborarik onena eginda (07:37.30); Tara Rigney australiarrak soilik hobetu du Diazen denbora (07:30.71). Emaitza horrek final-laurdenetarako pase zuzena eman dio Diazi.

Virginia Diaz

BELAR HOCKEYA

Espainiako selekzioak 4-0 galdu du bere estreinakoan Britainia Handiaren aurka. Max Caldasen taldeak arrisku handiagoa sortu du hasierako minutuetan, baina penalti-kornerretan izandako aukerak ez ditu aprobetxatu, eta horrek gauzak erraztu dizkie britainiarrei. Bi gol egin dituzte hiru minututan, atsedenaldira iritsi aurretik.

Bigarren zatian, britainiarrek neurketa erabakita utzi dute penalti batekin eta amaierarako 2 minuturen faltan egindako golarekin. 'Chefo' Basterra eta Rafa Villalonga getxoztarrek hasieratik jokatu dute.

Britainia Handia-Espainia

ESKUBALOIA

Espainiako gizonezkoen eskubaloi selekzioak 25-22 garaitu du Eslovenia Parisko 2024ko Olinpiar Jokoetako A multzoko lehen partidan, lehen zati grisa egin eta bigarren 30 minutuetan erreakzio bikaina izan ondoren. Garciandia jokalari urretxuarra, bestalde, hasierako zazpikoan aritu da.

Garaipenak bidea erraztu die Jordi Riberaren jokalariei lehen fase honetan, baina gaizki hasi dira, eta zortzi tanto baino ez dituzte egin lehen zatian. Atsedenaldiaren ostean, Espainiako taldeak itxura hobea eman du, eta lehen garaipena lortu du Parisko 2024ko Olinpiar Jokoetan, golak funtsezkoak izango diren txapelketa batean.

Imanol Garciandia

SASKIBALOIA

Dario Brizuela donostiarraren eta Xabier Lopez-Arostegui getxoztarraren Espainiako saskibaloi selekzioak ezin izan du garaipenarekin hasi Parisko Olinpiar Jokoetako ibilbidea, larunbat honetan, Lillen, 92-80 galdu baitu Australiaren aurka.

Santi Aldama partidako saskiratzaile nagusiaren 27 puntuak ez dira nahikoa izan Espainiaren porrota saihesteko, eta Rudy Fernandez kapitainak mugarri bat ezarri du: sei olinpiar jokotan lehiatu den historiako lehen jokalaria izan da.

Dario Brizuela Irudia: EFE Artxibokoa

FUTBOLA

Espainiako gizonezkoen futbol selekzioa Dominikar Errepublikari gailendu zaio larunbat honetan (1-3), Parisko 2024ko Olinpiar Jokoetako gizonezkoen txapelketako multzoen faseko bigarren jardunaldian, Fermin Lopezek 24. minutuan, Alex Baenak 55. minutuan eta Miguel Gutierrezek 74. minutuan sartutako golei esker.

Dominikarren gola, bere historiako lehena Olinpiar Jokoetan, Angel Montes de Ocak sartu du, buruz, 38. minutuan.

Aimar Oroz

Albisteak (3)