Itxi

Eguneko laburpena

Horrelakoa izan da euskal kirolarien jardunaldia uztailaren 29an, astelehena

Agentziak | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Euskal kirolariek astelehen honetan, uztailak 29, Parisko 2024ko Olinpiar Jokoetan lortutako emaitzen laburpena.

Esther Briz eta Aina Cid, astelehen honetako lehian. EFE

SURFA

Joan Duruk Tahitin jokatzen ari diren surfeko lehiaketako final-laurdenetan sartu da. Baionako surflariak Alan Cleland Quiñonez gainditu du, hirugarren kanporaketan.

Duruk 18.13ko puntuazioa lortu du, eta bere aurkariak, aldiz, 15.17koa. Final-laurdenak astearte honetan jokatuko dira, 19:00etatik aurrera.

Nadia Erostarbe lehiatzekoa zen emakumezkoen hirugarren erronda, ostera, asteartera atzeratu behar izan dute Tahitiko Teahupo'o hondartzaren "baldintza txarrak" direla eta, Nazioarteko Surf Elkarteak jakinarazitakoaren arabera.

ARRAUNA

Esther Briz Basque Teameko arraunlaria lemazainik gabeko biko finalaurrekoetarako sailkatu da astelehen honetan, Aina Cidekin batera, haien seriean bigarren amaituta, Hedving eta Rasmussen danimarkarren atzetik.

Danimarkako bikotea izan da nagusi 7:34.57ko denborarekin; Briz eta Cid, berriz, bigarren (7:36.98), Britainia Handiko (7:37.11) eta Zeelanda Berriko (7:46.18) bikoteak mendean hartu ostean. Finalaurrekoa asteazkenean jokatuko dute: bigarren txandan lehiatuko dira, lehen kalean. Txile, Litunia, Australia, Irlanda eta Ameriketako Estatu Batuak izango dituzte aurkari. Lehen hiruren artean sailkatu beharko lukete, finalerako txartela eskuratzeko.

Esther Briz eta Aina Cid, lemazainik gabeko bikoan. Argazkia: Efe.

ESKUBALOIA

Espainiako selekzioak ezin izan du Suediako defentsa gainditu Pariseko Jokoetako eskubaloiko txapelketa olinpikoaren atariko fasean, eta 29-26 galdu dute.

Kauldi Odriozola hasierako zazpikoan izan da, eta Imanol Garciandiak goletako bat sartu du. Berdintasuna izan da nagusi lehen zatiko denbora gehienean, eta bi taldeetako bat ere ez da nagusitu defentsen sendotasunak erasoek baino gehiago markatu duen lehian.

Imanol Garciandia, Suediaren aurkako partidan. Argazkia: Efe.

Albisteak (2)

Bideoak (1)