Itxi

Paris 2024, surfa

Nadia Erastorbek eta Joan Duruk diploma olinpikoa lortu dute, final-laurdenetan kanporatu baitituzte

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Zarauztarrak Matsuda Shino japoniarra garaituta lortu zuen final-laurdenetarako txartela, baina Tatiana Weston-Webb brasildarrak kanporatu du. Joan Duru Baionako surflariak, bestalde, ezin izan du Kauli Vaast frantziarra gainditu.

Nadia Erastorbe Argazkia: EFE

Nadia Erastorbek ezin izan du finalerdietan sartu, final-laurdenetan Tatiana Weston-Webbe brasildarrak kanporatu baitu. Weston-Webbek 8.10 puntu eskuratu ditu; Erastorbek, berriz, 6.34 puntu.

Hori dela eta, Zarauzko surflariak merezitako diploma olinpikoa lortu du, Olinpiar Jokoetan izan duen lehen parte-hartzean. Izan ere, Erostarbe ostegunean sailkatu zen Tahitin jokatzen ari diren final-laurdenetarako, hirugarren txandan Shino Matsuda japoniarra kanporatu ondoren.

Joan Duru surflari baionarra, bestalde, Kauli Vaast frantziarrak kanporatu du final-laurdenetan. Vaastek 15.33 puntu pilatu ditu; Duruk, berriz, 12.33 puntu.