Atletismoa
Rebecca Cheptegei atleta ugandarra hil du bikotekideak Kenyan
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Cheptegeik (33 urte) Parisko Olinpiar Jokoetako maratoian hartu zuen parte. Igandean gertatu zen erasoa eta orduz gero, egoera kritikoan zegoen kirolaria.
Rebecca Cheptegei atleta ugandarra hil da, Kenyako erietxe batean. Kirolaria larri zegoen, joan den igandean bikotekideak gasolina bota eta su eman baitzion, eta ostegun honetan hil da. Parisko Olinpiar Jokoetako maratoian hartu zuen parte.
"Zoritxarrez, bart gauean organo guztiek huts egin diote, eta hil egin da", baieztatu du Owen Menach Kenya mendebaldean dagoen Moi de Eldoret Ospitaleko zuzendariak.
Erasoa joan den igandean gertatu zen, Trans Nzoia (mendebaldea) konderrian. Handik erietxera eraman zuten 33 urteko atleta, gorputzaren % 80 erreta zuela.