Itxi

kirolak

Your browser doesn't support HTML5 video.

Agiria

Erremontistek erakundeak inplika daitezela eskatu dute, erremonte profesionalaren etorkizuna bermatzeko

Erremontearen etorkizunarekin "konprometituta" jarraitzen dutela azaldu dute erremontistek ohar batean, "euskal kulturaren eta ondarearen zati garrantzitsutzat" jotzen baitute. Interesa izan dezaketen enpresei eta erakundeei laguntzeko gonbita egin diete, erremontea "umezurtz" gelditu ez dadin.