kirolak

Your browser doesn't support HTML5 video.

Zesta-punta

Barandika eta Lekerika menderatuta, Erkiagak eta Mancik jokatuko dute Biscayne Cup txapelketako finala

Aritz Erkiaga eta Mikel Mancisidor izango dira Johan Sorozabal eta Imanol Lopezen aurkariak Danian (Miami, AEB) lehiatzen ari diren Biscayne Cup txapelketako finalean. Bart, bigarren finalaurrekoan, Erkiagak eta Mancik hiru jokotan menderatu dituzte Barandika eta Lekerika: 11-15, 15-14 eta 2-5.