22-14
Xalak eta Barriolak garaipenarekin ekin diote Binakako Txapelketari
Erredakzioa
22-14ko emaitzarekin irabazi dute Arretxe II-Begino bikotearen aurka, Najeran jokatu den txapelketako lehen partida.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Yves Xalak eta Abel Barriolak bikain ekin diote Binakako Txapelketari. Najeran jokatu dute txapelketako lehen partida Arretxe II-Begino bikotearen aurka, eta 22-14 irabazi dute.
Partida hasieran 0-3 aurreratu dira Arretxe eta Begino, baina azkar erantzun dute Xalak eta Barriolak norgehiagoka parekatuz. 6-6ko eta 7-7ko berndiketen ondoren apurtu da partida. Xalak eta Barriolak aldea lortu dute markagailuan (15-8), eta ordutik aurrera ezinezkoa egin zaie aurkariei aldeak moztea.
Azkenean, Xala eta Barriola garaile 22-14ko emaitzarekin, eta Binakako Txapelketako lehen puntua bikote honentzat.