Itxi

22-11, Labriten

Irujok eta Zabaletak aise gainditu dute Gonzalez-Zubieta bikotea

Erredakzioa

Juan Martinez de Irujok eta Jose Javier Zabaletak Binakako Txapelketan aurreneko garaipena lortu dute, Iruñeko Labrit pilotalekuan.

Martinez de Irujo. Argazkia: EITB

Juan Martinez de Irujok eta Jose Javier Zabaletak 2013ko Binakako Txapelketa ezin hobe hasi dute Gonzalezen eta Zubietaren aurka garaipen garrantzitsua lortuta. Urdinek, 22-11 irabazi dute Iruñeko Labrti pilotalekuan.

Iberokoak eta Etxarrenekoak norgehiagoka indartsu hasi dute (4-0), baina Sebastián Gonzalezek eta Aitor Zubietak erantzun bikaina eman dute (7-6). Martinez de Irujok kalitate handiko erremateak egin ditu aurrealdean, eta gorriek ezin izan dute markagailua irauli (18-9). Azkenean, garaipena Irujorentzat eta Jose Javier Zabaletarentzat izan da (22-11).

Albisteak (2)