Final-laurdenetako ligaxka
Lehen puntua lortu du Bengoetxea-Beroiz bikoteak
Erredakzioa
Bikoteak kostata gainditu ditu Berasaluze eta Albisu (22-21), Bilboko Bizkaia pilotalekuan jokatuako neurketan.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Oinatz Bengoetxeak eta Mikel Beroizek osatutako bikoteak Berasaluze eta Albisu gainditu ditu Bilboko Bizkaia pilotalekuan jokatutako Binakako Txapelketako partidan (22-21). Neurketa parekatua izan da, eta protagonismo nagusi atzelariek izan dute, euren lana izan baita erabakigarria. Partida urdinen alde zenean (21-17), neurketa berdindu dute Berasaluzek eta Albisuk (21-21), baina azkenean ezin izan dute garaipena lortu.
Gauzak horrela, Bengoetxeak eta Beroizek txapelketako final-laurdenetako ligaxkaren aurreneko puntua lortu dute. Asteartean, Eibarren, indarrak neurtuko dituzte Olaizola II-Ibai Zabala eta Titin-Merino bikoteek (zuzenean eitb.com.en eta ETB-1en, 17:00etatik aurrera).