Tolosan
Xalak eta Barriolak partida gogorra irabazi dute (22-17)
Erredakzioa
Aspeko bikoteak Binakako Txapelketako bigarren puntua lortu dute Gonzalezen eta Zubietaren aurka Tolosako Beotibar pilotalekuan.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Xalak eta Barriolak 2013ko Binakako Txapelketako ligaxkako bigarren puntua lortu dute Gonzalez eta Zubieta 22-17 gaindituta Tolosako Beotibarren. Honela, Askaineko aurrelariak eta Etxarriko atzelariak garaipenik ezagutu gabe jarraitzen dute.
Partidako aurreneko zatian lau pilotariek akats argiak egin dituzte, baina Xala-Barriola bikotea erregularrago mantendu da (4-5). Norgehiagoka oso gogorra izan da, pilotakada ugari izan baitita, eta pilotariek fisikoki asko sufritu dute.
Yves Xalak eta Abel Barriolak markagailuan agintzen jarraitu dute, baina Gonzalez eta Zubieta partidan sartuta mantendu dira (7-9). Hala ere, Lekuinekoak eta Leitzakoak neurketa apurtu egin dute, eta markagailuan 9-16 jarri dira. Gonzalezek eta Zubietak ezin izan dute garaiz suspertu, eta azkenean markagailua apaindu duten arren, urdinek Binakako Txapelketako bigarren garaipena lortu dute. Emaitza, 17-22koa izan da.