Itxi

22-20, Atano III frontoian

Txapeldunek aurreneko garaipena lortu dute Xala-Barriolaren aurka

Erredakzioa

Titin III.ak eta Merino II.ak Binakako Txapelketako aurreneko puntua eskuratu dute Xalaren eta Barriolaren kontra, Donostiako Atanao III pilotalekuan.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Titin III.ak eta David Merinok 2013ko Binakako Txapelketako aurreneko puntua lortu dute Xalaren eta Barriolaren aurka (22-20), Donostiako Atano III pilotalekuan. Norgehiagoka oso gorra izan da (ordubete eta 34 minutu) eta ia 900 pilotakada izan ditu. Errioxako bikoteak 22ra heltzeko asko sufritu behar izan du, Yves Xala eta Abel Barriola ia partida osoa aurretik izan baitira markagailuan.

Garaipena Titinentzat eta Merinorentzat oso garrantzitsua izan da, aurreneko hiru partidak galduta txapelketa oso aldapa gora jarriko litzatekeelako.

Albisteak (1)

Bideoak (1)