Itxi

Hirugarren jardunaldia

Berasaluze eta Albisu hustu dira, eta Olaizolak erabaki du

Erredakzioa

Olaizolak eta Ibai Zabalak bigarren puntua lortu dute txapelketan. Berasaluzek eta Albisuk partida ondo hasi dute, baina garaipenik bildu gabe jarraitzen dute.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Olaizolak eta Ibai Zabalak Berasaluze eta Albisu 22-15 hartu dituzte mendean, Binakako Txapelketako hirugarren jardunaldian. Horrela, Olaizolak eta Zabalak txapelketako bigarren garaipena lortu dute eta Berasaluze-Albisu bikoteak punturik bildu gabe jarraitzen du.

Hala ere, neurketa ez da batere erraza izan bikote gorriarentzat; izan ere, markagailua irauli behar izan du. Berasaluze eta Albisu oso indartsu hasi dira. Atzelari urdinak pilota oso indartsu astindu du aurreneko tantoetan eta Berasaluzek ederki aprobetxatu du aurreko koadroetan (1-7).

Goizuetako aurrelaria ia ez da jokoan sartu partida hasieran, eta Zabala ez zen atzealdean gailentzeko kapaz. Horrela gauzak, Olaizola lanean hasi da eta norgehiagoka parekatu du (8-8).

Baina Berasaluzek eta Albisuk ez dute etsi, eta markagailuan aurrea hartu dute berriro (10-14). Une horretatik aurrera Albisuk nabarmen egin du behera, Olaizolak, ostera, gora egin du. Zabala sendo azaldu da atzean eta gorriak 22. tantora arte joan dira zuzenean.

Albisteak (2)

Bideoak (1)