Itxi

16-22, Bizkaia pilotalekuan

Martinez de Irujok eta Zabaletak urrezko puntua lortu dute

Erredakzioa

Aspeko bikoteak 16-22 gainditu ditu Aimar Olaizola eta Ibai Zabala, eta Binakako Txapelketan laugarren puntua lortu dute.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Martinez de Irujok eta Zabaletak 2013ko Binakako Txapelketako euren laugarren puntua batu dute, Olaizola II.a eta Zabala 16-22 gaindituta, Bilboko Bizkaia pilotalekuan. Aimar Olaizola eta Ibai Zabala sailkapeneko goiko postuetatik aldendu dira, hirugarren porrota jaso baitute.

Asegarceko bikoteak 2-0ekoarekin hasi du neurketa, Jose Javier Zabaletak bi akats argi egin baititu, baina Martinez de Irujo eta Etxarreneko atzelaria suspertu egin dira, eta urdinek 2-2koa jarri dute. Norgehiagoka oso parekatua egon da aurreneko minutuetan, eta Aimar Olaizolak eta Iberoko aurrelariak ezin izan dute aldea handitu (6-6).

Juan Martinez de Irujo eta Jose Javier Zabaleta markagailuan goitik jarri dira (6-7), baina Olaizola II-Zabala bikoteak indarrarekin erantzun du, eta Asegarcekoak, berriz ere, aurretik jarri dira (9-7). Iberoko aurrelariak akats argiak egin ditu aurrealdean, eta gorriek 12-8koa ezarri dute. Hala ere, Aspeko bikoteak 0-4ko partzial garrantzitsua lortu du (12-12).

Pilotariek 14-14koa jarri dute Bizkaia pilotalekuko markagailuan, baina Martinez de Irujok eta Zabaletak tanto garrantzitsuak egin dituzte (14-17). 15-18koaren ostean partida aldapa gora jarri zaie Olaizola II.ari eta Zabalari, eta garaipena Aspeko pilotariek eskuratu dute (16-22).

Albisteak (2)

Bideoak (1)