Baja da hiru edo lau asterako
Xalak zuntz-haustura du, eta Jaunarenak ordezkatuko du txapelketan
Erredakzioa
Iparraldeko pilotariak min hartu zuen Bengoetxea VI-Beroiz bikotearen aurka jokatutako partidan, eta hiru edo lau asterako baja izango da. Ondorioz, Jon Jaunarenak Barriolarekin osatuko du bikotea.
Xalak min hartu zuen Bengoetxea VI-Beroiz bikotearen aurka igandean jokatutako Binakakao Txapelketako partidan, eta Jon Jaunarenak ordezkatuko du Iparraldeko pilotaria. Hala jakinarazi du Aspe enpresak.
Zuntz-haustura du Xalak ezkerreko izterrean, eta hiru edo lau asterako baja izango da. Ondorioz, Abel Barriolak Jon Jaunarenarekin jokatuko ditu txapelketako hurrengo partidak. Ostiral honetan, Jaunarena-Barriola bikotea Pablo Berasaluzeren eta Jon Ander Albisuren aurka ariko da Hendaian. Partida hau zuzenean eskainiko dute eitb.com-ek eta ETB-1ek.