Itxi

8. jardunaldia

Olaizola II-Zabala bikoteak landutako garaipena lortu du (22-19)

Erredakzioa

Asegarceko bikoteak Binakako Txapelketako bosgarren garaipena eskuratu du Oinatz Bengoetxearen eta Mikel Beroizen aurka, Labriten.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Aimar Olaizolak eta Ibai Zabalak bosgarren puntua eskuratu dute 2013ko Binakako Txapelketan, Oinatz Bengoetxea eta Mikel Beroiz 22-19 gaindituta Iruñeko Labrit pilotalekuan. Goizuetarrak eta berriztarrak aurrerapauso garrantzitsua eman dute sailkapenean.

Aurreneko tantoetan, norgehiagoka oso parekatua egon da (3-3), baina Aimar Olaizola eta Ibai Zabala nagusitu egin dira, pixkanaka (6-3). Beroizek akatsak egin ditu atzealdean, eta gorriek markagailuko aldea handitu egin dute (8-3)

Bengoetxea VI.ak eta Beroizek markagailuko aldea murriztu dute (8-5), eta partidan bete-betean sartu dira. Urdinek markagailua irauli dute (9-10), eta agintzen hasi dira Iruñeko pilotalekuan (9-12).

Olaizola II.ak eta Zabalak tantoak oso gogor borrokatu dituzte, eta berriz ere, aurretik jarri dira (14-13). Neurketako azkeneko tantoetan parekotasuna handia izan da (17-17, 18-18 eta 19-19), baina gorriek 21-19koa jarri dute. Aimar Olaizolak kalitate handiarekin erabaki du norgehiagoka (22-19).

Albisteak (2)

Bideoak (1)