Zortzigarren jardunaldia
Ezkurdia eta Zubieta oso indartsu azaldu dira Tolosan
Erredakzioa
Ezkurdiak eta Zubietak Xala eta Barriola 14-22 hartu dituzte mendean, Beotibar pilotalekuan. Horrela, bikoteak Txapelketako hirugarren puntua lortu dute.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Ezkurdiak eta Zubietak Xala eta Barriola aise hartu dituzte mendean (14-22), Binakako Txapelketako zortzigarren jardunaldian. Horrela, Sakanako bi pilotariek hirugarren puntua lortu dute eta aurkariak sailkapenean gainditu dituzte, average hobeagoa baitute.
Bikote irabazlea bosgarren sailkatu da eta galtzaileak zazpigarren postura jaitsi dira. Xalak zalantza handiekin jokatu du, eta lesioa erabat sendatu ez duela ematen du.
Gainera, Zubieta atzealdean nagusi izan da eta Barriola mendean izan du une oro. Ezkurdiak, Sebastian Gonzalezen ordezkoak, neurketa bikaina jokatu du. Aurrelariak burua eta ideiak argi demostratu du.
Tantoa bukatzen ederki dakiela azaldu du Ezkurdiak. Gainera, nahiz eta pilota batzuk galdu ez du bururik galdu. Horrela, Ezkurdiak eta Zubietak ez diote Txapelketari agur esan eta sailkapena lortzeko aukeraren bat dute oraindik.
Xalak eta Barriolak, aldiz, bolada txarrarekin jarraitzen dute eta sailkapena gero eta urrunago dutela ematen du.
Partida tantoz tanto: 1-0; 1-1; 1-2; 1-3; 1-4; 1-5; 2-5; 3-5; 4-5; 5-5; 6-5; 6-6; 6-7; 6-8; 6-9; 6-10; 6-11; 6-12; 6-13; 7-13; 7-14; 7-15; 8-15; 9-15; 10-15; 11-15; 11-16; 11-17; 11-18; 12-18; 12-19; 12-20; 13-20; 14-20; 14-21; 14-22.