Itxi

20:15ean

Irujo-Zabaleta vs Ezkurdia-Zubieta, zuzenean eitb.com-en

Erredakzioa

20:15ean hasiko da jaialdia Uranzu pilotalekuan. Olazabal-Arruti vs Lemuno-Mendizabal II Promozio txaplketako partida jokatuko da lehenengo. Ondoren, Binakako Txapelketako partidaren txanda izango da.

Juan Martinez de Irujo. Argazkia: EITB

Ostiral honetan hasiko da 2013ko Binakako Txapelketako bederatzigarren jardunaldia. Irungo Uranzu pilotalekuan izango den jaialdia, 20:15ean hasiko da, eta zuzenean eskainiko dute eitb.com-ek eta ETB-1ek. Jaialdiko partida handia Irujo-Zabaleta bikoteak jokatuko du Ezkurdia-Zubieta bikotearen aurka. Lehenago Promozio Txapelketako partida jokatuko da: Olazabal-Arruti vs Lemuno-Mendizabal II.

Igandean, Berasaluze VIII-Albisu vs Bengoetxea VI-Beroiz partida eskainiko dute eitb.com-ek eta ETB-1ek, 17:00etan. Igandeko jaialdia Bilboko Bizkaia frontoian jokatuko da.

 

Albisteak (2)

Informazio gehiago (1)