Labriten
Olaizola II-Zabala bikoteak garaipen erosoa lortu du (22-8)
Erredakzioa
Asegarceko bikoteak aise irabazi du Titin III.aren eta David Merinoren aurka Iruñeko Labrit pilotalekuan.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Aimar Olaizolak eta Ibai Zabalak garaipen garrantzitsua lortu dute Titin III-Merino II bikote errioxarraren aurka (22-8), Iruñeko Labrit pilotalekuan. Garaipen honekin Asegarceko bikotea Binakako Txapelketako bigarren postuan kokatu da, Martinez de Irujo eta Zabaleta liderren atzetik.
Goizuetako aurrelariak eta Berrizeko atzelariak erakustaldia eman dute Labriten, eta markagailuan 14-0ekoa jarri dute. Aspeko bikoteak markagailua apaintzeko aukera izan dute, eta garaipen erosoa Olaizola II.ak eta Zabalak eskuratu dute (22-8).