Itxi

Beotibarren

Xalak eta Barriolak Arretxe II-Begino bikotea gainditu dute (22-17)

Erredakzioa

Aspeko bikoteak asko sufritu behar izan du Iker Arretxe eta Aritz Begino nafarrak gainditzeko Tolosako Beotibar pilotalekuan.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Yves Xalak eta Abel Barriolak garaipen garrantzitsua lortu dute Iker Arretxeren eta Aritz Beginoren aurka (22-17), Tolosako Beotibar pilotalekuan. Partida oso orekatua izan da, eta lau pilotariek guztia eman behar izan dute. Hala ere, Iparraldeko aurrelariak eta Leitzako atzelariak 2013ko Binakako Txapelketako final-laurdenetako ligaxkan beste puntu bat eskuratu dute.

Aspeko bikotea nagusi izan da aurreneko tantoetan (8-6), baina Arretxe II.ak eta Beginok aurpegia eman dute, eta 9-9koa jarri dute markagailuan.

Partida asko orekatu da Beotibarren, eta aurrelariek gutxiegi parte hartu dute (14-14). Arretxe II.ak eta beginok 14-16koa jarri dute, baina gorriek, berriz ere, berdinketaren tantoa lortu dute (16-16). Xalak eta Barriolak ondo erantzun dute kantxan, eta 21-17koa jarri dute markagailuan. Azkenean, garaipena Aspeko bikoteak lortu du (22-17).

Albisteak (3)

Bideoak (1)