12. jardunaldia
Olaizola II.ak eta Zabalak aise irabazi dute (22-12)
Erredakzioa
Asegarceko bikoteak garaipen erosoa lortu du Yves Xalaren eta Abel Barriolaren aurka, Angeluko Elhogar pilotalekuan. Aspekoak aukerarik gabe gelditu dira txapelketan.
Aimar Olaizolak eta Ibai Zabalak aurrerapauso handia eman dute 2013ko Binakako Txapelketako hurrengo faserako sailkatzeko, Xala eta Barriola 22-12 gaindituta Angeluko Elhogar pilotalekuan. Aspeko bikotea sailkatzeko aukerarik gabe gelditu da, porrot mingarria jaso ondoren.
Norgehiagoka orekatuta egon da aurreneko tantoetan (4-4), baina Olaizola II.a eta Zabala aise nagusitu dira Elhogarren, eta aldea erraz handitu dute (8-4). Goizuetakoak eta Berrizkoak 20-9koa jarri dute, eta Aspeko bikoteak ezin izan du markagailua irauli (22-12).