Larunbatean
Azken jardunaldia, erabakigarria
Erredakzioa
Berasaluzek eta Albisuk finalerdietarako txartela lortuko dute Xala eta Barriola gainditzen badituzte. Galtzekotan, Titinek eta Merinok izango dute sailkapena lortzeko aukera paregabea.
Asteburu honetan jokatuko da ligaxkaren azken jardunaldia Binakako Txapelketan, eta Juan Martinez de Irujok eta Javier Zabaletak lidergoan egingo diote aurre hitzorduari, Xala eta Barriolaren aurka garaipena lortu eta gero. Larunbatean jokatuko dira jardunaldiko partida garrantzitsuenak.
Berasaluzek eta Albisuk finalerdietarako txartela lortuko dute Xala eta Barriola gainditzen badituzte. Galtzekotan, Titinek eta Merinok izango dute sailkapena lortzeko aukera paregabea, Bengoetxea VI.aren eta Beroizen aurka.