Finalerdietako txartela jokoan
Irujo-Zabaleta eta Arretxe-Begino partidak hasiko du azken jardunaldia
Erredakzioa
Jardunaldi erabakigarria da, finalerdietarako azken txartela jokoan baita. Gaueko partida zuzenean emango dute 22:00etatik aurrera, eitb.comek eta ETB-1ek.
Gaur gauean ñabian jarriko da Binakako Txapelketako ligaxkaren azken jardunaldia, jardunaldi erabakigarria, finalerdietarako azken txartela jokoan baita. Gaueko partidan Binakako Txapelketako liderrek, Juan Martinez de Irujok eta Javier Zabaletak, Arretxe eta Begino izango dituzte arerio, aurreko asteburuan Xala eta Barriolaren aurka garaipena lortu eta gero.
Larunbatean jokatuko dira jardunaldiko partida garrantzitsuenak. Berasaluzek eta Albisuk finalerdietarako txartela lortuko dute Xala eta Barriola gainditzen badituzte. Galtzekotan, Titinek eta Merinok izango dute sailkapena lortzeko aukera paregabea, Bengoetxea VI.aren eta Beroizen aurka.
Hiru bikote sailkatuta daude dagoeneko: Irujo-Zabaleta, Olaizola II-Ibai Zabala eta Begoentxea VI-Beroiz.