Itxi

Ligaxka amaitu da

Berasaluze II eta Albisu, finalerdietara

Erredakzioa

Titinek eta Merinok kale egin dute Bengoetxea VI eta Beroizen aurkako partidan, eta ondorioz, finalerdietatik kanpo geratu dira. Errioxarrek 8 eta 22 galdu dute.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Berasaluze IIak eta Albisuk Binakako Txapelketako finalerdietako azken txartela eskuratu dute nahiz eta Xala eta Barriolaren aurka 20 eta 22 galdu. Bizkaitarrari eta gipuzkoarrari on egin die Titin IIIak eta Merino IIak Bengoetxea VI eta Beroizen galdu izanak. Errioxarrek jipoia hartu dute Iruñean, 8 eta 22.

Titinek eta Merinok ezinbestekoa zuten euren partida irabaztea finalerdietan sartu ahal izateko. Baina ez hori bakarrik, Berasaluzek eta Albisuk eurena galdu egin behar baitzuten. Azken baldintz ahori bete egin da, baina ez lehenengoa, egungo txapeldunek norgehiagoka kaskarra jokatu baitute.

Partida berdinduta izan da lehenengo tantuetan; bana, bina, hiruna, launa eta bosna izan dira markagailuan. Oinatzi kosta egin zaio partidan sartzea eta gorriak erritnoaren jabe ziren. Hala ere, 6-7ko emaitzara heldui direnean aldaketa etorri da. Oinatzek eta Beroizek 2 eta 15eko partziala egin dute, amaierako 8 eta 22ra iritsi arte.  Emaitza horren ondorioz, Titinek eta Merinok agur esan diete finalerdiei.

Gauzak horrela, beste partidako emaitzak ez zuen garrantzirik. Berasaluzek eta Albisuk asko sufritu dute Xala eta Barriolaren aurka, nahiz eta azken horiek sailkapenean zereginik eduki ez. Urdinak aurretik izan dira partida osoan. Hala ere, Berasaluzek eta Albisuk 20 tantura berdintzea lortu dute, baina Xala eta Barriola nagusitu dira 20 eta 22.

Finalerdiak

Sailkapeneko ligaxka amaituta, lehen finalerdian Irujo-Zabaletak Olaizola II-Zabalaren kontra neurtuko dituzte indarrak. Bigarrenean, berriz, Bengoetxea VI eta Beroiz izango dira nor baino nor gehiago Berasaluze II eta Albisuren kontra. Partidak martxoaren 30-31n jokatuko dira.

Bideoak (1)