Itxi

22-11

Olaizola II.ak eta Zabalak garaipenarekin itxi dute ligaxka

Erredakzioa

22-11 irabazi dute Ezkurdia-Zubieta bikotearen aurka, eta Binakako Txapelketako lehen fasea bigarren postuan amaitu dute.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Aimar Olaizolak eta Ibai Zabalak garaipenarekin itxi dute Binakako Txapelketako ligaxka. 22-11 irabazi dute Ezkurdia-Zubieta bikotearen aurka, eta ligaxka bigarren postuan bukatu dute.

Hasieratik jaun eta jabe izan dira Olaizola II.a eta Zabala. Lehen bi tantoak Asegarceko bikoteak egin ditu (2-0), baina Ezkurdiak eta Zubietak azkar berdindu dute partida (2-2). Ondoren, Aimar Olaizola eta Ibai Zabala nagusi izan dira, eta garaipena bideratuta utzi dute hambi tantoko aldea lortuta (15-3). Desabantaila handiegia izan da Ezkudiarentzat eta Zubietarentzat, eta azkenean Asegarceko bikotea izan da irabazlea (22-11).

Albisteak (2)

Bideoak (1)