Itxi

14-22

Berasaluze-Albisuk bikain jokatu eta Olaizola-Zabala gainditu dituzte

Erredakzio

Jon Ander Albisuk txapelketako partidarik onena egin du, eta Berasaluze jaun eta jabe izan da aurreko aldean.

Berasaluzek partida borobila egin du. Efe.

Pablo Berasaluzek eta Jon Ander Albisuk garaipen handia lortu dute, landutakoa, Olaizola II.aren eta Zabalaren kontra 2013ko Binakako Txapelketaren finalerdietako bigarren jardunaldian.

Partida berdinduta hasi dute bi bikoteek; Olaizola II.ak eta Ibai Zabalak aurrea hartu dute markagailuan, baina alde handirik zabaldu gabe. 8-8ko berdinketa izan da, eta 13-13 eta 14-14 ere bai, baina hortxe etorri da aldaketa eta norgehiagokak kolore urdina hartu du.

Albisu nagusi zen atzeko kuadroetan, eta Ibai Zabalak nahikoa zuen aurretik zetozkion pilotakada bortitzei erantzutearekin. Aurrealdean, berriz, Aimar Olaizolak lan ikaragarria izan du Berasaluze II.aren erasoei aurre egiten.

Urdinak 14 eta 18 aurreratu dira, eta partida aldapan behera jarri zaie. Olaizolak eta Zabalak ezer gutxi egin ahal izan dute, Berasaluze eta Albisu gupidarik gabe abiatu baitira garaipenaren bila. Azkenean 14 eta 22 gailendu dira.

Partiduko tantuak

1-0, 1-1, 2-1, 3-1, 4-1, 4-2, 4-3, 5-3, 6-3, 7-3, 7-4, 7-5, 7-6, 7-7, 8-8, 9-8, 10-8, 11-8, 11-9, 11-10, 12-10, 12-11, 13-11, 13-12, 13-13, 14-14, 14-15, 14-16, 14-17, 14-18, 14-19, 14-20, 14-21, 14-22.

Albisteak (3)