Jardunaldi erabakigarria
Zeintzuk dira bikote bakoitzaren aukerak?
Erredakzioa
Bikote guztiek dute Binakako Txapelketako final handira sailkatzeko aukeraren bat.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Asteburu honetan ezagutuko dira Binakako Txapelketako finala jokatuko duten bi bikoteen izenak. Bikote guztiek dute final handira sailkatzeko aukeraren bat.
Finalerako sailkatuko dira...
Olaizola II-Ibai Zabala
- Bengoetxea VI-Beroiz bikoteak hamar tanto, edo gutxiago, egiten baditu, eta Irujo-Zabaleta bikoteak Berasaluze-Albisu gainditzen baditu.
Bengoetxea VI-Beroiz
-Olaizola II.a-Zabala bikotea mendean hartzen badute, eta Berasaluze II-Albisuk Irujo-Zabalaren aurka galtzen badute.
- Olaizola II-Zabala bikoteak 13 tanto, edo gutxiago, egiten baditu eta Berasaluze-Albisu bikoteak, 22-21ko markagailuarekin, Irujo-Zabaleta gainditzen badu.
-Olaizola-Zabalaren aurka 21 tanto egiten badituzte, eta Berasaluze-Albisu bikoteak Irujo-Zabaletaren aurka galtzen badu.
- Berasaluze II-Albisuren aurka 10 tanto, edo gehiago, egiten badituzte.
- Olaizola II-Zabala bikoteak Bengoetxea VI-Beroizen aurka garaipena eskuratzen badu.
Berasaluze II-Albisu
-Irujo-Zabaletaren aurka irabazten badute, eta aurkariek 20 tanto, edo gutxiago, egiten badituzte.
- Irujo-Zabaletaren aurka 22-21ko markagailuarekin irabazten badute, eta Bengoetxea VI-Beroiz bikoteak 13 tanto, edo gutxiago, egiten baditu Olaizola II-Zabalaren kontra.
-Irujo-Zabaleta bikoteak egiten duena kontutan hartu barik, Olaizola II-Zabala pilotariek Bengoetxea VI-Beroiz gainditzen badituzte, beti ere 22-12 eta 22-19 arteko emaitzarekin.